AMAMA Arriaga antzokian
2026-03-09

AMAMA Arriaga antzokian

Aukeran Dantza Konpainiak oholtzara eraman zuen unibertsoak publikoa berehala harrapatu zuen, koreografia bikain eta dotoreekin, xehetasunez beteriko ikus-entzunezkoekin, soinu banda zoragarriarekin eta, noski, dantzarien jarrera eta presentzia apartarekin. 🤍

Atzoko saioak agerian utzi zuen ipuinak, dantza eta musika elkartzen direnean benetan esperientzia magikoak sortzen direla.
Tradiziotik abiatuta, irudimena, emozioa eta edertasuna uztartu zituen ikuskizunak, eta publikoak guztiz txundituta hartu zuen.

Eskerrik asko Aukeran Dantza Konpainiari eta ikuskizun hau posible egin duzuen sortzaile eta dantzari guztiei. Mila esker hain lan zaindu eta ederra oholtzaratzeagatik. ✨

Eta eskerrik asko bertaratu zineten guztioi ere, atzoko gau magikoa gurekin partekatzeagatik.