Aukeran 30! urte

1997an sortu genuen lehenengo funtziotik ia 30! urte pasa dira eta ospatzeko asmoa dugu, horixe baietz! Izan ditugun beste bidelagun batzuen urteurrena ere bada eta denon artean ikuskizun hunkigarri bat aurkeztuko dugu. Laister izango duzue honen berri!

30! URTE
AUKERAN BETI DANTZA

Aukeran-en 20. urteurrena ospatzeko, geldialdi berezi bat ere egin genuen. Garai hartan, elkarrizketa, ekitaldi eta ospakizun bilduma zabala sortu genuen. Gure ibilbide handiaren isla!

Edu Muruamendiaraz

Koreografo eta zuzendaria

Aukeran Dantza Konpainiako sortzaile, koreografo, zuzendari eta dantzaria. Bere oinarrizko formakuntza dantza tradizionala izanik, ibilbide profesionala lengoai garaikidea eta tradizionalaren arteko esperimentazio eta berrikuntzara bideratuta egon da, koreografia berritzaileak sortuz berak zuzendutako lanetan.

Gaur egun, aholkulari artistiko eta koreografo gisa parte hartzen du hainbat ekoizpenetan.
Dantza irakasle gisa garatzen du bere irakaskuntza-alorra.
Dantza tradizionaleko ikastaro monografikoak ematen ditu gure mugetatik kanpo, irakasle eta ikasleentzat.
Ildo horretan, dantzaren sentsibilizaziora bideratutako hainbat proiektu garatu eta sustatzen ditu, Urnietako CAE Saroberekin elkarlanean kudeatzen dituenak.

Dantzariak

team-member-image
Uxue Sánchez Larrañaga

team-member-image
Nahikari Sánchez Martin

team-member-image
Maier Muruamendiaraz Alberdi

team-member-image
Ane Etxeberria Izagirre

team-member-image
Nora Muro Vaquero

team-member-image
Unai Iraola Uribarrena

team-member-image
Danel Serrano Sánchez

team-member-image
Kimetz Cabanillas Gabirondo

Konpainia

Aukeran DK, Donostian finkatutako konpainia, 1997an sortu zen Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez. Ibilbide luze eta emankorra izan du ordutik, hamaika ikuskizunen produkzio eta biretan islatzen dena.

Dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajeak definitzen du bere lan koreografikoa. Bertan, dantza eta musika tradizionalaren erritmoa zein arauak hautsi, aldatu, moteltzen edo desegituratzen dira.

Ekoizpen hauek eta dakartzaten istorioak aurrera emateko luxuzko lagunak izan ditugu: Unai Elorriaga, Miren Agur Meabe, Karmele Jaio... Munstroak! Musika eman digutenek ere ohorez eta gozamenez bete gaituzte, hala nola Fernando Velázquezek 'Burnia' ikuskizunerako musika egin zigun, baita Juanjo Oconek ere egin dizkigu lanak, edo eta Zeberiotarrek.

Ordutik sorkuntza berritzaileak proposatu ditugu.

  • 2024 · AMAMA  Antzerkia · Formatu handia · Nazionala
  • 2023 · AIURRI  Kale · Formatu handia · Nazionala
  • 2022 · MIGRATZAILEAK Antzerkia · Formatu handia · Nazionala
  • 2019 · BIZ HITZA Antzerkia · Formatu handia · Nazionala
  • 2017 · AUKERAN 20 URTE Antzerkia · Formatu handia · Internazionala
  • 2016 · MAURIZIA Antzerkia · Formatu handia · Nazionala
  • 2016 · MAURIZIA NAZ Kale · Formatu handia · Nazionala
  • 2015 · FUSIOAK Kale · Formatu handia · Nazionala
  • 2014 · HURRENGO GELTOKIA Kale · Formatu handia · Nazionala
  • 2014 · GELTOKIA Antzerkia · Formatu handia · Nazionala
  • 2011 · BURNIA Antzerkia · Formatu txikia · Nazionala
  • 2010 · JAI ALAI Kale · Formatu handia · Internazionala
  • 2009 · GERNIKA, DANZA SOBRE LIENZO Antzerkia · Formatu handia · Internazionala
  • 2006 · BIDEAKAntzerkia · Formatu handia · Internazionala
  • 2003 · IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA Antzerkia · Formatu handia · Internazionala
  • 2001 · SUTARGI Antzerkia · Formatu handia · Internazionala

Hogei ta bederatzi urtetan formatu handiko 16  ikuskizun proposatu ditugu eta hortan jarraitzeko intentzioakin dihardugu!