ADK 3.7 Dualtasuna

Kale
Gorputzaren eta oroimen kolektiboa ospatzeko sortu dugu ikuskizun hau, bizitza, denbora partekatua eta batzen gaituen dualtasunaz hitz egiteko.
Umore Azoka Leioa 2026

FITXA ARTISTIKOA

  • Jatorrizko idea: Bapo Bapo Produkzioak & Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika konposagilea: Ines Osinaga
  • Koreografiak: Aukeran Dantza Konpainia & Paolo Mohovich
  • Jantziak: Oscar Armendáriz
  • Zugendari laguntzailea: Eli alberdi
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Laida Egaña, Kimetz Cabanillas eta Nora Muro
  • Ekoizpena: Eli Alberdi & Aitor Narbaiza
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Banaketa: Bapo Bapo produkzioak

GALERIA

Dantza tradizionala eta garaikidea nahasiz, zuzeneko perkusioarekin uztartu eta bidaia koreografiko bat eskeiniko dugu espazio publiko desberdinetara egokituko den eszenografia mugikor eta interaktibo honetan. Sei antzezlek kemenez eta zehaztasunez gorpuzten dituzte eszenak, topaketa, jolasa eta erresistentzia gogoraraziz. Bizitza kontraesan hutsa dela kontatzeko, argia eta itzala, zoriona eta tristura, maitasuna eta desamodioa gogorarazteko.